Larunbatean Zumaian izan zen Bizikleta Egunaren baitan, arratsaldean, alebin eta infantil mailako txirrindularitza lasterketak egin ziren. Proba hauekin amaitu da aurtengo eskolarteko txirrindularitza denboraldia.
Atzoko lasterketetan honako sailkapenak izan ziren:
Alebin mutilak
- 1. Adur Tapia (Irun)
- 2. Iker Amantegi (Irun)
- 3. Unax Urretabizkaia (Hernani)
Alebin neskak
- 1. Garazi Bergara (Zumaia)
- 2. Maialen Arruti (Irun)
- 3. Maddi Etxabe (Oikia).
Infantil mutilak
- 1. Jan Gasull (Optica Bidasoa)
- 2. Asier Pozo (Buruntzazpi)
- 3. Iñaki Errazkin (Buruntzazpi)
Infantil neskak
- 1. Naiara Blanco (Optica Bidasoa)
- 2. Maddi Arizmendi (Hernani)
- 3. Nagore Lei (Optica Bidasoa)
Baleikeren webgunean daude albiste osoa eta argazki galeria.