Etxabe-Azkune eta Antia-Alkorta bikoteek jokatuko dute Zumaiako esku pilota txapelketako finala

baleike.eus Aktualitatea. 2016ko ekainaren 18a

Zumaiako XVIII. esku pilota txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren atzo.

Datorren ostiralean jokatuko dira aurtengo txapelketako azken partidak, 18:30etik aurrera, Odietan, eguraldia lagun bada. Bestela, Herri Eskolako frontoian jokatuko dira. Hasteko, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Aizpurua-Astigarraga eta Martinez-Martija bikoteek. Ondoren, finala jokatuko da Etxabe I.a-Azkune eta Antia-Alkorta bikoteen artean. Albistea osorik irakurtzeko, egin hemen klik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide