[caption id="attachment_306558" align="aligncenter" width="300"]

Iñaki Carretero ipuina kontatzen Mintzalagun programako ikasturte amaierako ekitaldian Orioko Kultur Etxean. (Urola Kostako Udal Elkartea)[/caption]
Ostegun arratsaldean, atzo, Mintzalagun programaren ikasturte amaierako ekitaldia egin zuten Orioko Kultur Etxean. Araban bizi den Iñaki Carretero ipuin kontalari oriotarrak Gazte euskaldun baten istorioak ipuina eskaini zuen eta mokadutxo bat janez eman zioten amaiera ikasturteari jaian bildu ziren 40 mintzalagun inguruk.
Mintzalagun Programarekin euskaraz ikasten ari diren personei ikasgelatik kanpo euskaraz modu informalean aritzeko aukera eman nahi zaie. Horretarako, euskaldun zaharrak, euskara ikasten ari diren euskaldun berriekin elkartzen dituzte taldetan eta astean ordubetez euskaraz hitz egiteko geratzen dira.
Gustura dira Mintzalagun programako antolatzaileak. Izan ere, aurten denera Aia, Getaria, Orio, Zarautzen eta Zumaian 21 mintzalagun talde osatu dira, eta 80 lagun inguruk parte hartu dute ekimenean. Zazpi urte daramatza programak martxan Urola Kostan eta orain arte etenaldia egiten zuten uda partean. Aurten lehen aldiz udan ere Mintzalagun taldeak sortzeko deialdia egin dute antolatzaileek eta bost talde sortu dira. Norbaitek Mintzalegun programan izena eman nahiko balu, Urola Kostako AEK Euskaltegian edo Zarauzko Udal Euskaltegian,
625 485 215 telefono zenbakira deituta edo urolakosta@aek.org helbidera idatzita eman dezake izena.