Iñaki Ostolaza: “Madrilen egotea garrantzitsua ez, ezinbestekoa da, gure bozkak beharrezkoak izan daitezke-eta”

Baleike.Eus 2016ko ekainaren 15a

Ekainaren 26an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeetan EH Bilduren Gipuzkoako bigarren zerrendaburua da Iñaki Ostolaza (Zumaia, 1968). Ostegunean, 19:30ean, solasaldi irekia eskainiko du Alodengi aurrean Marian Beitialarrangoitia zerrendaburuarekin batera.

Abenduko hauteskundeetan eserleku bakarra lortu zuen koalizioak Gipuzkoan. Emaitzak hobetu eta herrialdean bigarren diputatu bat lortzeko itxaropenarekin daude. Hala izango balitz, Madrilgo Kongresura helduko litzatekeen lehen zumaiarra izango litzateke Ostolaza. Gipuzkoako bigarren zerrendaburua zara. Asko pentsatu al zenuen oniritzia eman aurretik? Abenduan izandako emaitzen ondoren garbi genuen hausnarketa bat egin behar zela. Planteamenduan aldaketa bat egin behar zen, baina baita pertsonetan ere. Begira egon ginen zer motako pertsonak joan beharko zuten Madrilera, eta profiletako bat nirea zen. Proposatu zidaten eta, beno, politikan zaudenean, aukera bat aurrean jartzen dizutenean, nahiz eta zorabio pixka bat eman, animatu egin nintzen. Alde batetik arduratsu nago, baina, bestetik, ilusioarekin, eta harrotasunarekin ordezkatuko ditut 300.000 gipuzkoar Madrilen. Aurreko hauteskundetan boto kopuru txiki batengatik ez zenuten bigarren diputatua lortu. Beraz, ez da kimera bat zu Madrilera joatea. ETBren inkesta baten arabera ez genuke bigarrena lortuko oso gutxigatik; CISen inkestan, berriz, bigarren diputatua lortuko genuke. Hor gaude. Hiru alderdien artean dago jokoan diputatu hori, EAJ-PNV, Podemos eta gure artean. Bozka oso gutxiren artean dago diputatu hori. Elkarrizketa osoa Baleike.eus-en irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide