Hiru hilabetez atsedena hartzera behartu duen gaixotasun batetik sendatu ondoren korritu duen lehen hitzordu garrantzitsua izan da larunbatean Iturmendin korritutako lasterketa. Iaz erlojupeko Euskadiko txapelketa irabazi zuen, baina aurten, gaixotasuna medio, ez zirudien borroka emateko gai izango zenik.
Ezusteko galanta eman zuen zumaiarrak, bigarren postu bikain bat eskuratu baitzuen. 19 kilometroak 25:23:93 denborarekin bete zituen Ampo klubeko txirrindulariak, lasterketa irabazi zuen Diego Lopezengandik (Fundacion Euskadi-EDP) 9 segundora. Hirugarren postuan Aizarnazabalgo Gorka Etxabe sailkatu zen. Alboste pozgarria da Zumaiako Txirrindulari Elkartea-Viveros San Anton klubarentzat, bi txirrindulariak, Aitor eta Gorka, klub honetan hasiak eta haziak baitira.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Baleike.eus-en.