Gaur aurkeztun dute Euskadi Basque Country Bandera Bilbon. (TKE)
Gaur aurkeztu dute Bilbon IV Euskadi Basque Country Bandera. San Miguel Ligako lehen estropada puntuagarria izango da, eta aurtengoan Sevillan (Andaluzia, Espainia) emango diote hasiera San Miguel Ligari, Guadalquivir ibaiko uretan hain zuzen ere. Bertan Kantauri itsasoko trainerurik onenek parte hartuko dute, tartean Oriok eta Zumaiak.
Ligako lehen estropadak formato berezia izango du, izan ere, binakako erlojupekoa jokatu beharko dute taldeek. Irteerako ordena aurreko urteko San Miguel Ligako sailkapenaren arabera zehaztuko da.
San Miguel Ligaren barruan 21 estropada jokatuko dituzte ekainaren 19tik irailaren 18ra bitartean, eta horietako hiru eskualdean izango dira. Uztailaren 9an Orioko XXVI. Bandera jokatuko da Orion, uztailaren 31n XXXI. Zumaiako Ikurriña Zumaian, eta abuztuaren 13an eta 14an Zarauzko XXXIX. Bandera izango dute jokoan Zarautzen, azken hau bi egunetan jokatuko dute San Miguel Ligako traineruek.