Hainbat herritar enplegu zentroan. (Urola Kostako Udal Elkartea)
Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroak langabetuei lana bilatzen laguntzeko ikastaroak antolatu ditu, prozesuan eragiten duten alderdiak eta baliabideak jorratzeko. Saioak 09:30etik 12:30era izango dira.
- Enplegu webguneen inguruko ikastaroa, ekainaren 17an gaztelaniaz eta uztailaren 22an euskaraz.
- Prentsako iragarkien inguruko ikastaroa ekainaren 24an. Gaztelaniaz.
- Genero berdintasuna. Amatasuna, aitatasuna eta lana hizpide uztailaren 15an. Gaztelaniaz.
- Gazteentzako lan planei buruzko saioa uztailaren 29an. Euskaraz.
Ikastaroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsak finantziatzen ditu. Saioren batean izena eman nahi dutenek Urola Kostako Udal Elkartean, 943-890808 telefono zenbakira deituta edo
lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzita.