Lanbideren egoitza Azpeitian. (Ana Abarisketa)
Langabezia tasak behera egin du azken urtebetean Urola Kostan, Lanbideko datuen arabera. Urola Erdiko maiatzeko datuei dagokionez, aurreko hilean baino 76 langabetu gutxiago zenbatu dira Urola Erdian, guztira 1.772. Azken hilabetean, Beizaman izan ezik, gainerako herri guztietan jaitsi da langabetu kopurua.
Bestalde, iazko maiatzeko datuekin alderatuz, orduan 2.040 ziren langabezian zeuden herritarrak, orain 268 langabetu gutxiago zenbatu dira, %13,1 jaitsi da lagabezia. Oro har, epe berean, Gipuzkoan % 9,2 jaitsiera eman da, Urola Erdian baino ia 4 puntu motelagoa. Gaur egun, Urola Erdiako langabezia indizea (%11), Gipuzkoako indizea (%11,5) baino puntu erdi txikiagoa da.
Generoari dagokionez, gizonezkoen langabezia indizea %10,4 da bailarako herrien arteko batez bestekoa eginda, emakumezkoen kasuan, berriz, %11,6.
Kostaldeko herrietan ere behera egin dute langabezia tasek, oro har. Izan ere, Aian bakarrik egin du gora langabetu kopuruak. Orain urtebete 73 herritar zeuden langabezian bertan, joan den hilean, berriz, 80 langabetu.
Aurreko urteetako datuak kontuan hartuz gero, ohikoa da udako hilabeteetan langabezi tasak behera egitea Kostako herrietan.
Langabezia tasak
Urola Erdia
Aizarnazabal. 2016ko maiatza: %12,2 (50 herritar). 2015eko maiatza: %11,7 (48 herritar).
Azkoitia. 2016ko maiatza: %11,5 (687 herritar). 2015eko maiatza: %13,1 (783 herritar).
Azpeitia. 2016ko maiatza: %10,6 (783 herritar). 2015eko maiatza: %12,7 (934 herritar).
Beizama. 2016ko maiatza: %11,4 (hamar herritar). 2015eko maiatza: %5,7 (bost herritar).
Errezil. 2016ko maiatza: %8,4 (29 herritar). 2015eko maiatza: %8,4 (29 herritar).
Zestoa. 2016ko maiatza: %11 (213 herritar). 2015eko maiatza: %13 (241 herritar).
Urola Kosta
Aia. 2016ko maiatza: %7,4 (80 herritar). 2015eko maiatza: %6,8 (73 herritar).
Getaria. 2016ko maiatza: %6,3 (88 herritar). 2015eko maiatza: %7,2 (100 herritar).
Orio. 2016ko maiatza: %9,3 (281 herritar). 2015eko maiatza: %10,2 (307 herritar).
Zarautz. 2016ko maiatza: %10 (1.117 herritar). 2015eko maiatza: %11,2 (1.251 herritar).
Zumaia. 2016ko maiatza: %10’6 (520 herritar). 2015eko maiatza: %11,5 (564 herritar).