Artzantzaren sekretuak ezagutzeko aukera izango da igandean Aiako Lokate baserrian

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 9a, 13:33

Lokate baserrian egingo dute ekimena. (Lokate baserria) Pagoetako Iturraran partetxeak antolatuta Artzantzaren sekretuak eta gazta dastaketa esperientzia eskainiko dute igandean Aiako Lokate baserrian. 10:30ean abiatuko dute saioa, eta parte-hartzaileek bertako ikuilua, zelaia eta animaliak ezagutuko dituzte. Ondororen, bertako baserritarrak artzantzaren eta gaztagintzaren inguruan azalpenak emango ditu, prozesuak dituen sekretuak kontatuz. Bukatzeko gazta dastaketa egiteko aukera egingo dute. Ekimenean parte hartzeko helduek zazpi euro ordaindu behar dituzte, eta 3-12 urte bitarteko haurrek 5 euro. Saioan parte hartu edo informazioa nahi dutenek 943- 83 53 89 telefono zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide