Bitarte horretan honako neurriak hartzeko proposamena aurkezten da, antolakuntzak burutu duen Trafiko Planaren arabera.
Zumaiara iristeko
Zarauztik
- 14:00tatik 16:00tara: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez, lasterketaren kontrako norabidean.
- 16:00tatik 17:45tara: Zarautzen N-634 errepidea itxi egingo denez,ibilgailuak Zarauzko atzealdetik bideratuko dira (Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena) eta Meaga gaina Oikiatik jarraitu ahal izango dute Zumaiaraino.
- 17.45tatik 18:45tara: Zarautzen N-634 errepidea itxita egongo denez,autoak Zarauzko atzealdetik bideratuko dira (Araba eta Bizkaia kaleetatik barrena), eta gero hortik N-634 errepidetik jarraitu ahal izango dute normaltasunez (Bizkaia kaletik parrokia aldera jaitsiz).
- Autopistatik irteten diren ibilgailuek ezingo dute Zumaiara ohiko bidetik sartu 14:45ak eta 17:30ak bitartean. Saihesbidea: Iraeta – Aizarnazabal – Oikia – Bedua.