Orioko emakumezkoen trainerua arraunak altxata patroiak bandera astintzen duen bitartean. (Joxemari Olasagasti)
Gustura dira oriotarrak, larunbatean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak denboraldiko lehen badera irabazi baitzuen Mutrikun. Santi Zabaletak prestatzen dituen neskak estropadaren buruan jarri ziren hasieratik, eta bigarren postuan sailkatu zen Getaria-Zarautz traineruari 19 segunduko aldea atera zioten.
Arraunlariei ongi-etorria egin zieten udaletxean. (Joxemari Olasgasti)
Eskualdeko gizonezkoen traineruak ere ere parte hartu zuten Mutrikuko uretan jokatu zen lehian. Oriotarrak (20:24,67) bigarren postuan sailkatu ziren, Hondarribiaren (20:16,14) atzetik, eta Zumaiako traineru gorria bosgarren postuan iritsi zen helmugara 20:57,79 denboran ibilbidea osatuta. Getaria eta Zarautz zazpigarren eta hamargarren postuan sailkatu ziren hurrenez hurren.
SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK
1.- Orio 11:15,39
2.- Getatia-Zarautz 11:34,19
3.- Hibaika 11:36,87
4.- Deusto 11:54,68
5.- Hernani 11:57,68
6.- Donostia Arraun 11:57,90
7.- Hondarribia 12:33,46
SAILKAPENA GIZONEZKOAK
1.- Hondarribia 20:16,14
2.- Orio 20:24,67
3.- San Juan 20:40,47
4.- Ondarru 20:46,27
5.- Zumaia 20:57,79
6.- Isuntza 20:58,88
7.- Getaria 21:09,15
8.- Donostiarra 21:23,03
9.- Arkote 21:23,77
10.- Zarautz 21:24,04
11.- Santurtzi 21:39,12
12.- Getxo 21:41,15
13.- Kaiku B 22:14,06
14.- Hibaika 22:14,60