Goizean haurrak izan dira patinen gainean; arratsaldea, berriz, helduena izan da. Lerroko patinen Zumaiako laugarren lasterketa jokatu da gaur. 80 parte-hartzaile izan dira lehen aldiz era independente batean korritu den proba honetan, aurrekotan krosarekin edo Zakila Birarekin batera jokatu baita.