Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EKONOMIA // Zumaiako Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu berri du udaletxeko aseguru kontratu berria. Liberty etxeak irabazi du lehiaketa. Udalaren esanetan, aurreko kontratuarekin alderatuta, %52ko aurrezkia lortu da: 68.000 euro baino gehiago orda...
EKONOMIA // Zumaiako Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu berri du udaletxeko aseguru kontratu berria. Liberty etxeak irabazi du lehiaketa. Udalaren esanetan, aurreko kontratuarekin alderatuta, %52ko aurrezkia lortu da: 68.000 euro baino gehiago ordaintzetik 32.500 eurora murriztu da kostua. Horrez gain, kontratatutako erantzukizun zibilaren zifra, aurrekoa baino 6 aldiz altuagoa izatea lortu da: 500.000 eurotik, 3 milioi eurora igo da. Iraungituta dauden kontratu guztiak berraztertu eta berrituko dituztela ere adierazi du Udal Gobernuak.