EH Bildu: "Guraso batzuen beharrei bizkarra eman die Udal Gobernuak bi urteko haurren udaleku irekietan"

baleike.eus Aktualitatea. 2016ko ekainaren 2a

Zumaiako Udalean agintean den EAJk aurten, uztaileko udaleku irekietan, bi urteko zaintza zerbitzurik ez antolatzea erabaki duenez, Zumaiako Herri Eskolako guraso elkarteak bere gain hartu behar izan du zerbitzu horren antolaketa.

"Zumaiako Udalean agintean den EAJk aurten, uztaileko udaleku irekietan, bi urteko zaintza zerbitzurik ez antolatzea erabaki duenez, Zumaiako Herri Eskolako guraso elkarteak bere gain hartu behar izan du zerbitzu horren antolaketa. Arrazoi pedagojikoak argudiatu ditu Kristina Vicente EAJko zinegotziak, baina herritarrek jakin behar dute zerbitzu hori Maria eta Jose ikastetxeari emateko prest zegoela Zumaiako Udal Gobernua. Udala osatzen dugun beste alderdiokin inolako konsultarik egin gabe hartutako erabakia izan zen eta Herri Eskolak eta bertako Guraso Elkarteak erabakiaren aurkako jarrera azaldu ondoren eta EHBildu eta Euskal Sozialisten aurkako erantzunaren ondoren, Hezkuntza zinegotziaren erabakia izan zen: Maria eta Josen edo ezer ez"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide