Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KIROLA // Igandean martxa nordikoaren hastapen ikastaroa egingo dute Zumaian. Hasteko, 10:00etan, ibilketa nordikoa zer den azaltzeko bideo bat erakutsiko dute Alondegian. Ondoren, 10:30ean, hastapen ikastaroa egingo dute Gernika parkean. Bukatzeko, 1...
KIROLA // Igandean martxa nordikoaren hastapen ikastaroa egingo dute Zumaian. Hasteko, 10:00etan, ibilketa nordikoa zer den azaltzeko bideo bat erakutsiko dute Alondegian. Ondoren, 10:30ean, hastapen ikastaroa egingo dute Gernika parkean. Bukatzeko, 11:00etan, irteera egingo da. Probatu nahi dutenei bastoiak utziko dizkiete. Martxa nordikoa —ipar martxa ere esaten zaio— eskian erabili ohi diren antzeko makilen laguntzaz oinez eta aire librean burutzen den kirola da. Eskialarien udako jarduera edo entrenamendu bezala sortu zuten Europa iparraldean. Makila egoki batzuen laguntzaz, edonork praktika dezakeen kirola da, azkenean oinez ibiltzea baita ariketaren oinarria.