Zumaiakoren lehen taldea Gorengoen mailan mantenduko da

J.L. Romatet 2016ko ekainaren 1a

Zumaiakoren lehen taldeak denboraldi osoko partida garrantzitsuena jokatu zuen larunbat arratsaldean, Donostian, Martuteneren aurka. Maila galtzea zuten jokoan, futboleko Gorengoen mailako bi multzotan 14. postuan sailkatu ziren bi taldeek. Joan-etorri...

Zumaiakoren lehen taldeak denboraldi osoko partida garrantzitsuena jokatu zuen larunbat arratsaldean, Donostian, Martuteneren aurka. Maila galtzea zuten jokoan, futboleko Gorengoen mailako bi multzotan 14. postuan sailkatu ziren bi taldeek. Joan-etorriko kanporaketako irabazleek maila mantenduko zuten, galtzaileak, ordea, afizionatuetako azken mailara jaitsiko ziren.

Orain bi aste Zumaiako Aita Mari futbol zelaian jokatutako joaneko partida husna amaitu zuten. Ondorioz, kanporaketa Martuteneren zelaian jokatu zen.

Asteburuan, zumaiar futbolariek nagusitasun handia erakutsi zuten itzuliko partidan eta 0-4 emaitzarekin irabazi zioten Donostiako taldeari. Garaipen horri esker, hurrengo denboraldian ere Gorengoen mailan jokatuko du Zumaiakok.

Ohorezko jubenil mailak ere jaitsiera zuen jokoan. Joaneko partidan 6-3 emaitzarekin galdu zuen Hondarribiaren aurka. Aita Marin jokatutako itzulerakoan sekulako partida jokatu zuten zumaiarrek eta 5-0 emaitzarekin irabazi zuten partida. Ondorioz, horiek ere maila mantendu dute.

Lehen mailako infantil taldeak, berriz, Ordiziari 3-1 emaitzarekin irabazi zion larunbatean Aita Marin jokatutako Gipuzkuako Kopako finalerdian. Hurrengo astean Villabonaren aurka jokatuko du finala, oraindik zehaztu gabe dute non.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide