Cosme eta Eduardo Agirre anaiak zesta puntan garaile dira

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 25a

KIROLA // Bakarkako Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu zituzten pasa den asteburuan Mutrikuko frontoian. Zumaiako hiru pilotari heldu ziren finaletara. Lehen partidan, kadete mailan, bi zumaiar neurtu ziren: Eduardo Agirrek 25-7 emaitz...

KIROLA // Bakarkako Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu zituzten pasa den asteburuan Mutrikuko frontoian. Zumaiako hiru pilotari heldu ziren finaletara. Lehen partidan, kadete mailan, bi zumaiar neurtu ziren: Eduardo Agirrek 25-7 emaitzarekin irabazi zion Julen Lopezi. Nagusien bigarren mailan, Cosme Agirrek 25-13 emaitzarekin irabazi zion Danok Bat elkarteko Mikel Manzisidor mutrikuarrari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide