Preferenteko partida ikustera joateko autobusa dago

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 25a

KIROLA // Zumaiako futbol taldeak autobusa doan jarriko du hurrengo larunbatean Preferenteko taldeak Martuteneren aurka jokatuko duen partidara joateko. Autobusa Garoa taberna ondotik irtengo da 14:45ean, eta Zumaiako animatzera joatea nahi duten guzti...

KIROLA // Zumaiako futbol taldeak autobusa doan jarriko du hurrengo larunbatean Preferenteko taldeak Martuteneren aurka jokatuko duen partidara joateko. Autobusa Garoa taberna ondotik irtengo da 14:45ean, eta Zumaiako animatzera joatea nahi duten guztiek aurrez izena eman beharko dute Aita Mari futbol zelaiko bulegoan edo 943-86 24 77 telefonora deituz. Partida 16:00etan jokatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide