Itxas-Gainen emaitza onak Espainiako Maratoi Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 18a

KIROLA // Itxas-Gaineko piraguistek maila ona eman dute asteburuan Banyolesen (Herrialde Katalanak) jokatu den maratoi distantziako Espainiako Txapelketan. Taldeka 13. postuan sailkatu dira, 57 kluben artean. Irati Osa laugarrena izan da (K1 23 urte az...

KIROLA // Itxas-Gaineko piraguistek maila ona eman dute asteburuan Banyolesen (Herrialde Katalanak) jokatu den maratoi distantziako Espainiako Txapelketan. Taldeka 13. postuan sailkatu dira, 57 kluben artean. Irati Osa laugarrena izan da (K1 23 urte azpikoak), Martin Egaña 9. (K1 23 urte azpikoak); Imanol Txapartegi 16. eta Unai Casquero 33. (K1 kadete maila); Felix Uranga eta Mikel Casquero 9., eta Helene Carmona eta Amaia Ortiz 5. (K2 junior maila); Unai Gereka eta Imanol Barruetabeña 9. (K2 senior); eta Osa eta Royo 3. beteranoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide