'Zazpi itsasoak' da Zumaiako Argazki Lehiaketako gaia

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 18a

KULTURA // Zazpi itsasoak izango da Zumaiako XVIII. Argazki Lehiaketako gaia. Zuri-beltzezko argazkien lehiaketa da, eta uztailaren 1ean amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Egile bakoitzak hiru lan aurkez ditzake gehienez, Zumaiako Alondegia kultur...

KULTURA // Zazpi itsasoak izango da Zumaiako XVIII. Argazki Lehiaketako gaia. Zuri-beltzezko argazkien lehiaketa da, eta uztailaren 1ean amaituko da argazkiak aurkezteko epea. Egile bakoitzak hiru lan aurkez ditzake gehienez, Zumaiako Alondegia kultur etxean. Irabazleak 500 euroko saria eta garaikurra jasoko ditu; bigarrenak 300 euro, eta hirugarrenak 200 euro. Euskal Herriko lehen hirurak Argizaiola txapelketaren finalerako sailkatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide