Ceferino Peñaren senideak, atzo, igandea, Arroabeko oroitarriaren aurrean. (Gorka Zabaleta)
Duela 36 urte ETAk hildako Ceferino Peñari omenaldi hunkigarria eskaini zioten, atzo, igandea, Arroabeko bizilagunek. Oroimena eta oroimina uztartu ziren herriko plazan, itxaropenez betetako hitz ederrez jantzita. "Atzera begiratu baino, aurrera begiratzeko" eskatu zuen Inaxio Gonzalezek familiaren eta ekitaldiko antolatzaileen izenean. Ekitaldian izan ziren Peñaren alaba, alarguna eta gainontzeko senideak, dozenaka lagun eta herritarren babesean.
Jarraitu albistea irakurtzen
Baleike.eus-en.