Ekainaren 4an jokatuko da Zumaiako III. patin lasterketa

G. Zabaleta 2016ko maiatzaren 11

Lasterketa nagusia (14,7 km.) 17:00etan hasiko da. Goizean haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Boluntarioak behar dira bidegurutzeak zaintzekoKirol proben egutegian leku propioa izango du aurten patin lasterketak, aurreko bi aldietan Herri Laste...

Lasterketa nagusia (14,7 km.) 17:00etan hasiko da. Goizean haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Boluntarioak behar dira bidegurutzeak zaintzeko

Kirol proben egutegian leku propioa izango du aurten patin lasterketak, aurreko bi aldietan Herri Lasterketarekin batera jokatu ondoren. Ekainaren 4an izango da Zumaiako patin proba, 17:00etatik aurrera. Dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera, herrikrossa.eus webgunean.

Irteera eta helmuga Pulpo parean izango dira aurten. Patinatzaileek Muniosoroko bidegurutzeraino joan-etorria egingo dute, guztira 14,7 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bidegurutzeak zaintzeko 30 bat boluntario behar direla jakinarazi dute antolatzaileek.

11:00etan haurrek izango dute patinetan ibiltzeko aukera. Beheko plazatik Iriondo jatetxerainoko joan-etorria egingo dute, bi aldiz —txikienek behin bakarrik—. Lasterketaren buruan helduak joango dira, eta ez da lehiarik izango. Haurren kasuan ikastetxeetan eman daiteke izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide