Sevillara danborrada eraman nahi dute, TKE Ligaren hasierara

J.L. Romatet 2016ko maiatzaren 11

Ekainaren 19an hasiko da aurtengo TKE traineru liga, Sevillan (Andaluzia, Espainia). Bertan izango da Zumaiako Telmo Deun trainerua. Horren aitzakian, danborrada bat osatu eta bertako kaleak alaitzera joateko asmoarekin dabil santelmoetako danborradati...

Ekainaren 19an hasiko da aurtengo TKE traineru liga, Sevillan (Andaluzia, Espainia). Bertan izango da Zumaiako Telmo Deun trainerua. Horren aitzakian, danborrada bat osatu eta bertako kaleak alaitzera joateko asmoarekin dabil santelmoetako danborradatik osatutako talde bat. Urteren batean danborradan jo eta bidaia horretan parte hartu nahi dutenek bihar egingo duten bilerara deitu dituzte; Alondegiko Oxford aretoan da, 19:30ean.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko santelmodanborrada@gmail.com helbidera idatz daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide