[caption id="attachment_299050" align="aligncenter" width="300"]

Autobusa Orion geldialdia egiten. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption]
Zumaia-Donostia ibilbidea N-634 errepidetik eta A-8tik (Oriotik pasa gabe) egiten duten autobus zerbitzuek Donostiako autobus geltoki nagusitik pasako dira larunbatetik aurrera. Ondorioz autobusek ibilbide luzeagoa egin beharko dute, eta ordutegian hainbat aldaketa egingo dituzte. Antiguatik barrena sartuko dira autobusak Donostian, eta gero San Martin kalean egingo dute geldialdia. Ondoren, autobus-geltoki berriraino joango dira eta han bukatuko du ibilbidea.
Bestalde Zumaia-Donostia ibilbidea A-8 errepidetik, Oriotik pasatuta, egiten duten autobusek ez du geldialdia egingo Donostiako autobus geltoki berrian.
Lurraldebus autobus ordutegi berria