Gaur hasi dira deklaratzen 11/2013 sumarioko auzipetuak

Urola Kostako Hitza 2016ko mai. 9a, 12:00

Ainhoa Baglietto gaur igaroko da epailearen aurretik, eta bihar joango dira Madrilera Eneko Ibarguren eta Nagore Garcia.

Gaur, astelehena, hasi dira deklaratzen joan den apirilaren 22an Eloy Velasco epaileak auzipetutako 47 lagunak, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. Ainhoa Baglietto zarauztarra, Eneko Ibarguren Kurku azpeitiarra eta Nagore Garcia zumaiarra  dira auzipetuen artean, eta “erakunde terroristako kide” izatea leporatzen diete. Abokatuak, Etxerateko kideak, Jaiki Hadi taldekoak eta Herrirakoak auzipetu dituzte. Gaur abokatuek eta Herrirako kide batzuek deklaratuko dute epailearen aurrean, tartean, Ainhoa Baglietto abokatuak. Bihar, asteartea, berriz, Herrirako gainerako kideak eta Etxeratekoak igaroko dira epailearen aurretik, eta horien artean dira Eneko Ibarguren eta Nagore Garcia. Auzipetze autoa emango die Velaco epaileak, eta akusazioen inguruko galderak egin. Akusazioak ukatuko dituzte auzipetuek. Honako hauek dira auzipetuak: Bitartekari taldekoak: Jose Luis Campo, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Jose Miguel Almandoz. Abokatuak: Arantza Zulueta, Jon Enparantza (zuzendari graduan), Alfonso Zenon, Kepa Manzisidor, Eukene Jauregi, Ane Ituiño, Aiert Larrarte, Ainhoa Baglietto, Arantza Aparicio, Onintza Ostolaza, Haizea Ziluaga, Amaia Izko, Jaione Karrera eta Atxarte Salvador. Herrira-rekin lotutakoak: Fran Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Oskar Sanchez, Gorka Gonzalez, Jon Garay, Sergio Labaien, Jose Manuel Ugartemendia, Eneko Villegas, Nagore Garcia, Jesus Mari Aldunberri, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia, Imanol Karrera, Jon Mindegiaga, Jabier Carballido, Nagore San Martin eta Emilie Martin. Jaiki Hadiko kideak: Fernando Arburua eta Oihana Barrios. Etxerat elkartekoak: Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide