Maiatzaren 14tik aurrera, Azkoititik Donostiara doazen autobusak geltoki berrian sartuko dira

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 6a

Azpeitiko Udalak eman du horren berri, ohar bidez, eta esan du herritarren "eskari eta presioarengatik" lortu dela hori.

autobus geltokia Datorren astetik aurrera, Azkoititik Donostiara doan autobusa gelditu egingo da Atotxan egin duten geltoki berrian. Azpeitiko Udalak eman du horren berri, ohar bidez, eta esan du herritarren "eskari eta presioarengatik" lortu dela hori. Hori dela-eta, eskerrak eman dizkiete herritarrei. "Gipuzkoako Foru Aldundiak geltokia ireki berritan bestelakoa erabaki bazuen ere, azkenean herritarren eskaeren aurrean, geltoki berriraino autobus linea berean iristeko aukera izango dugu azpeitiarrok", azaldu dute. Donostiako Atotxa auzoan jarri duten geltoki berria otsailaren 6tik dago erabilgarri, baina haren irekierak berekin ekarri zituen ibilbide aldaketek geltokitik kanpo utzi zituen, hasieran, Urola Kostako autobusak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide