Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GIZARTEA // Zumaiako Tipi-Tapa taldeko kideak asteazkenero, goizeko 10:00etan, Beheko Plazan elkartzen dira ibilbide desberdinak egiteko, osasun ohitura eta lagun harremanak indartzeko. Orain, Azpeititik gonbidapena jaso dute ibilbidea bertan egiteko. ...
GIZARTEA // Zumaiako Tipi-Tapa taldeko kideak asteazkenero, goizeko 10:00etan, Beheko Plazan elkartzen dira ibilbide desberdinak egiteko, osasun ohitura eta lagun harremanak indartzeko. Orain, Azpeititik gonbidapena jaso dute ibilbidea bertan egiteko. Maiatzaren 12an izango da, eta egun horretan Zumaiako ibiltariek azpeitiarrekin egingo dute bat. Egun horretarako Osasun ibilbidea eginez izeneko egitaraua prestatu dute. Beste adineko zumaiarrek parte hartu nahi badute 943-86 22 00 telefonora deitu dezakete.