Espainiako batel txapelketa jokatu da asteburuan, Vigon

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

KIROLA // Espainiako batel txapelketa jokatu da asteburu honetan Vigon (Galizia) eta han izan dira Orioko eta Zumaiako arraun elkarteetako ordezkariak. Emakumezkoetan, etorkizunezkoen mailan, urrezko domina eskuratu du Oriok. Ez da klub honek lortutako...

KIROLA // Espainiako batel txapelketa jokatu da asteburu honetan Vigon (Galizia) eta han izan dira Orioko eta Zumaiako arraun elkarteetako ordezkariak. Emakumezkoetan, etorkizunezkoen mailan, urrezko domina eskuratu du Oriok. Ez da klub honek lortutako domina bakarra izan, gizonezkoetan, kadete mailan, zilarra eskuratu baitute. Zumaiako infantil mutilak Gipuzkoako liga eta txapelketa eta Euskadiko txapelketa irabazita joan ziren Galiziara. Espainiakoan laugarren postua eskuratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide