Errefuxiatuen aldeko kontzertuak izango dira Zumaian

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

KULTURA // Asteburu honetan errefuxiatuei elkartasuna adierazteko kontzertu bana izango da Zumaian. Ostiralean Gaztetxean izango da eta larunbatean Maria eta Jose ikastetxean. Zapatukoan kantaldian Beheko Plaza abesbatza, Jon Maia, AGE eta Mikel Markez...

KULTURA // Asteburu honetan errefuxiatuei elkartasuna adierazteko kontzertu bana izango da Zumaian. Ostiralean Gaztetxean izango da eta larunbatean Maria eta Jose ikastetxean. Zapatukoan kantaldian Beheko Plaza abesbatza, Jon Maia, AGE eta Mikel Markez izango dira, hurrenez hurren. Sarrerak aurrez salgai daude Turismo Bulegoan eta Nikol, Ttakun, Trapaia eta Irzurun tabernetan, 10 euroan. Jasotzen den dirua, osotasunean, Zaporeak proiektura bideratuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide