Zumaiako bizilaguna zen 43 urteko urpekari bat hilik aurkitu dute gaur, astelehena, arratsaldean, Debako hondartza batean, Mendata lurmuturraren inguruan. 16:30ak aldean herritar baten deia jaso dute larrialdi zerbitzuetan, eta hark esan die hilda zirudien pertsona baten gorpua ikusi duela uretan.
Handik gutxira bertaratu da erreskate taldea tokira, eta urpekaria uretatik atera eta suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute ezer egin. 18:15ak aldean joan da Ertzaintzaren helikopteroa lekura, gizonezkoaren gorpua erreskatatzera; izan ere, irisgarritasun mugatuko tokian zegoen gorpua.