Ainhoa Murua eta Ander Okamikak irabazi dute Getariako II. Triatloia

Nerea Uranga 2016ko mai. 1a, 00:36

Zarauztarrak ia zazpi minutuko aldea atera dio bigarrenari, lasterketa bikaina egin du

Ainhoa Murua zarauztarra (01:07:13) eta Ander Okamika (01:01:20) lekeitiarra izan dira onenak Getariako II. Triatloian. 420 kirolarik parte hartu dute, horietatik 55 emakumeak.  Euskal Herriko lehen triatloiko proba jokatu dute Getarian. 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5 lasterka egin behar izan dituzte parte-hartzaileek. Hotza, haizea eta tarteka euria izan da larunbat arratsalde osoan; itsasoko ura 14 gradutan zegoela azaldu dute antolatzaileek. Emakumeetan proba bikaina egin du zarauztarrak. Ainhoa Murua igeriko probatik bertatik jarri da lasterketaren buruan eta bizikletan ia bakarrik egin du ibilbide osoa. Korrikakoan bikain jardun da, eta bigarrenari (Helene Alberdi) 7 minutuko aldea atera dio helmugan. Erraz irabazi du. Gizonezkoetan, hortxe ibili dira Ander Okamika lekeitiarra eta Jon Unanue zarauztarra nor baino nor. Txirrindularitza proban, ordea, Okamikak aurrea hartu dio Unanueri, eta korrikakoan atzean utzi du; hala ere, minutu alderik ere ez dio atera.   EMAKUMEEN SAILKAPENA 1. Ainhoa Murua Zubizarreta (Zarautz Traitloi Elkartea): 1:07:13 2. Helene Alberdi Sololuze (Yepa! Triatloi Kluba): 1:14:12 3. Estefania Gomez Villanueva: 1:14:22 4. Pili Bodegas Prieto (Yepa! TK): 1:16:32 6. Maider Oteiza Jauregi (Azkoitri Triatloi Kluba): 1:17:47 5. Nerea Berasategi Plazaola (Saltoki Trikideak): 1:17:47 7. Irati Mendia Garcia (Yepa! TK): 1:18:25 8. Irati Sanmaniego Camarasa (CD Kairoscore): 1:20:54 9. Zuriñe De La Fuente Maza (Urbiko TT Basau): 1:21:14 10. Itziar Yarritu Losa (Santurtziko Triruki Triatlo): 1:22:38   GIZONEZKOAK 1 . Ander Okamika Bengoetxea (Motrivation Bikem): 1:01:20 2. Jon Unanue Aierza (Yepa! TK): 1:02:03 3. Mikel Ugarte Ramos (Saltoki Trikideak): 1:03:41 4. Pello Osoro Gutierrez (Eibar TT): 1:04:12 5. Miguel Etxenike Palacios (Saltoki T):1:04:36 6. Inaxio Illarramendi Lizarreta (TE Zarautz): 1:05:02 7. Asier Astigarraga Olaizola (Ondarruko Koaxi SC): 1:05:22 8. Javier Fernandez Vicario (Motrivation Bikem): 1:05:37 9 .Unai Castañares Araiztegi ( Nik Tri TE) : 1:06:07 10. Fco. Javier Sodupe Beltran (Biosnar Hondarribiko TK): 1:06:18 Sailkapen osoa. [flickr_set id="72157665417097264"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide