[caption id="attachment_297416" align="aligncenter" width="300"]

Udal ordezkariek parte hartu zuten aurkezpenean. (Gipuzkoa Pilota)[/caption]
Aurki hasiko da Gipuzkoako herriarteko txapelketa. Aurreneko esku pilota partidak maiatzaren 8an, igandea, jokatuko dira. Guztira, 25 udalerrietako pilotariak arituko dira jokoan; horietatik eskualdeakoak, lau:
Aia,
Azkoitia,
Azpeitia eta
Zestoa. Txapelketaren aurkezpena hilaren 27an egin zuten Donostiako
Kirol Etxean.
Maiatzeko bigarren eta hirugarren igandean jokatuko dira honako final hamaseirenak:
- Arrasate eta Aia.
- Donostia eta Altzo.
- Errenteria eta Andoain.
- Oñati eta Zumarraga.
- Bergara eta Lasarte -Oria.
- Asteasu eta Zestoa.
- Lezo eta Aduna.
- Ataun eta Lazkao.
- Usurbil eta Bidania-Goiatz.
Final zortzirenak maiatzaren 22an eta 29an izango dira, eta kanporaketa honetan jokatuko dute lehen aldiz Azkoitiak eta Azpeitiak. Eskualdeko herriez gain, zuzenenan lehiatuko dira final zortzirenetan Zizurkil, Astigarraga, Tolosa, Oiartzun eta Hernani.
Finalerdiak ekainaren 19an eta 26an izango dira, eta final handia uztailaren 3an, Donostiako Atano III.ean.
Pala eta zesta-punta ligaxka
Esku pilota txapelketaz gain, pala eta zesta-punta ligaxka egingo dira datozen asteetan. Pala txapelketan ez da eskualdeko ordezkaririk izango; zesta-puntako ligaxkan, berriz,
Zumaiak jokatuko du. Honakoa da egutegia:
- Maiatzak 15: Donostia eta
Zumaia.
- Maiatzak 21: Mutriku eta Donostia.
- Maiatzak 29:
Zumaia eta Mutriku.
- Ekainak 5:
Zumaia eta Donostia.
- Ekainak 12,: Donostia eta Mutriku.
- Ekainak 19: Mutriku eta
Zumaia.
Finala uztailaren 2an jokatuko da Zumaiako Aitzuri frontoi berrian.