[caption id="attachment_297201" align="aligncenter" width="300"]

Baratza ekologikoa. (Hitza)[/caption]
Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du nekazaritza ekologikoa sustatu eta produktu horiek saltzeko bideak jorratzeko. Kasu praktikoetan oinarrituko dira, eta Frantziako merkatu ekologikoa ere aztertuko dute.
Ekoizpen eta Marketing Ekologikoa, Nekazaritza eta Elikadura Sektorea jardunaldia maiatzaren 17an izango da 09:15etik 11:45era bitartean udal elkartearen egoitzan. Bertan parte hartu nahi duten enpresek eta eragileek
enpresa@urolakosta.org helbidera idatzi beharko dute izena emateko