Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dira ostiralean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 27a

Hileko azken ostiralez, hainbat mobilizazio izango dira eskualdeko hainbat herritan, Sare dinamikak deituta.

[caption id="attachment_296901" align="aligncenter" width="300"]Azkoitian pilotariek babestu dute ostiraleko giza katea. Azkoitian pilotariek babestu dute ostiraleko giza katea.[/caption] Sare dinamikak deituta, presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte ostiralean, eskualdeko hainbat herritan. Hona hemen, zerrenda osoa: Azpeitia: 19:00etan elkarretaratzea, plazan. Azkoitia: 19:00etan giza katea, plazan. Errezil: 22:00etan elkarretaratzea, plazan. Getaria: 19:30ean elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Orio: 19:45ean mobilizazioa, udaletxeko plazatik hasita. Zarautz: 19:45ean mobilizazioa, udaletxeko plazatik hasita. Zestoa: 20:00etan elkarretaratzea, plazan. Zumaia: 20:00etan elkarretaratzea, Erribera kalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide