Nafarroa Beherera joango da Inda-Mendi igande honetan

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 26a

ZUMAIA // Egun osoko beste mendi irteera bat antolatu du Inda-Mendik igande honetarako. Oraingoan, Nafarroa Beherera joango da, Aldudeko bailarara eta, Bidarraitik aterata, bi mendi igoko dituzte: Iparla (1.044 metro) eta Buztanzelai (1.029 metro). 07:...

ZUMAIA // Egun osoko beste mendi irteera bat antolatu du Inda-Mendik igande honetarako. Oraingoan, Nafarroa Beherera joango da, Aldudeko bailarara eta, Bidarraitik aterata, bi mendi igoko dituzte: Iparla (1.044 metro) eta Buztanzelai (1.029 metro). 07:30ean abiatuko dira Txomin Agirre kaiko autobus geltokitik. Izenak Goiko estankoan (943-86 03 57) emango dira ostiral eguerdia baino lehen: helduek 12 euro ordainduko dituzte eta haurrek 6.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide