Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
KIROLA // Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, traineru estropada jokatuko da Urola ibaian. Beteranoak ariko dira lehian biharko lehian. Ez da Ligako estropada bat izango, lagunarteko lehia jokatuko dute. Moilaberriko zubi parean hasiko dute jarduna ...
KIROLA // Larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, traineru estropada jokatuko da Urola ibaian. Beteranoak ariko dira lehian biharko lehian. Ez da Ligako estropada bat izango, lagunarteko lehia jokatuko dute. Moilaberriko zubi parean hasiko dute jarduna eta errioan gora egingo dute handik. Ziaboga tren zubiaren parean kokatuko dute. Erlojuaren kontrako estropada izango da. Biharko estropadako parte-hartzaileen artean eskualdeko bi talde ariko dira: Zumaia eta Zarautz. Horiekin batera lehiatuko dira Sestao, Fortuna, Getxo eta Arkote.