Uztaileko udaleku irekietarako izena emateko epea ireki dute

J.L. Romatet 2016ko api. 14a, 00:00

Uztailaren 4tik 26ra bitartean egingo dira aurten Zumaiako Udaleku Irekiak. Aurtengo jardunaldiak Herri Eskolak Sagarbiden dituen azpiegituretan izango dira. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoa da, hau da, 2012 urtean jaiotakoetatik h...

Uztailaren 4tik 26ra bitartean egingo dira aurten Zumaiako Udaleku Irekiak. Aurtengo jardunaldiak Herri Eskolak Sagarbiden dituen azpiegituretan izango dira. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako egitasmoa da, hau da, 2012 urtean jaiotakoetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin duten artekoek hartu dezakete parte. Udalekuak ia hilabete osoan egingo badira ere, bi txandatan banatuko dituzte: lehen txanda uztailaren 4tik 15era egingo da eta bigarrena uztailaren 18tik 29ra (uztailak 25a jai izango da).

Udalekuetan izena emateko aukera astelehenean zabaldu zuten, eta apirilaren 25ean itxiko dute. Hiru lekutan eman daiteke izena: haur bakoitzaren ikastetxean, Zumaiako Ludotekan edota udaletxean, Euskara eta Hezkuntza sailan.

Hilabeteko matrikula 84,60 eurokoa izango da, eta hamabostaldikoa 48 eurokoa. Familia ugarien kasuan, matrikula gutxiago ordaindu beharko da: 77 euro hilabetekoa eta 32 hamabostaldikoa. Dirua Kutxako 2090 5174 91 1061601620 kontu zenbakian sartu beharko da. Beharrezkoa da izena emateko orria behar bezala betetzea eta eskatzen diren agiri guztiak aurkeztea. Ordainketa egin eta horren agiria aurkeztu beharko da izena emateko.

Informazio gehiago: Ludotekan (ludoteka@zumaia.eus / 943-143264) eta udaleko hezkuntza sailan (euskara@zumaia.eus / 943- 865025).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide