Urola ibaiaren erriberan 2013an egindako landakeren irudia. (Baleike.eus)
Zapatuan, hilak 16, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Zumaian. Goizean, Algorri zentroan hasita, zuhaixka batzuk landatuko dituzte Baltasar Etxabe, Juan Belmonte eta Itzurun zuhaizbidean. Ondoren, Ondartxo eta Amaia plazetan eta Basadin ere egingo dituzte landaketak. Victoriano Arraten, mokadutxoa eginda amaituko dute ibilbidea.
Hona hemen egitaraua:
- 11:30ean Algorri Interpretazio Zentroan elkartu, eta ibilbideari hasiera emango diote trikitilariek lagunduta.
- 11:30etik 13:00era zuhaitz ezberdinen landaketa egingo dute, lorezainen laguntzarekin. Gainera, zuhaitz bakoitza identifikatzeko seinaleak jarriko dituzte.
- 13:00etan mokadutxoa egingo dute Victoriano Arrate plazan.
- 13:30, Zuhaitza, gure laguna liburuxka banatuko dute.