Suhiltzaileak bizikletan, Azpeitiko Perez Arregi plazatxoan. (Julene Frantzesena)
Suhiltzaileen Lege berria onartu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako suhiltzaileek uste dute horrek egungo zerbitzua "okertuko" duela, eta horrek ez diela irtenbiderik emango suhiltzaileek dituzten arazoei. Horregatik, herritarrak legearen "hutsuneez kontzientziatzeko" eta Eusko Jaurlaritzari lege-proiektua bertan behera uzteko eskatzeko
Suhiltzaileen Martxa egiten ari dira atzotik. Atzo, Irun-Donostia-Zarautz ibilbidea egin ostean, gaur, asteazkena, 13:00etan abiatu dira Zarauzko Suhiltzaile Etxetik, eta Zumaia, Zestoa eta Azpeitia igaro ondoren, Eibargo Untzaga plazan bukatuko dute etapa.
Uztarria.eus-ek erreportajea egin du Azpeitiko suhiltzaileen parkeko egoera azaleratzeko.
Hemen, Azpeititik igaro diren uneko irudi batzuk.