Abesbatzen kontzertua eta Bertsio Gaua santelmoen segidakoan

J.L. Romatet 2016ko apirilaren 8a

Gaur arratsaldean hasi eta igande gauerdira bitartean San Telmo jaien repetizio-ak izango dira. Jubilatuen arteko rana eta pote txapelketak izango dira gaur, 18:00etan. Iluntzetik aurrera, berriz, musikak hartuko dute jaia: 20:00etan, Beheko Plaza eta ...

Gaur arratsaldean hasi eta igande gauerdira bitartean San Telmo jaien repetizio-ak izango dira. Jubilatuen arteko rana eta pote txapelketak izango dira gaur, 18:00etan. Iluntzetik aurrera, berriz, musikak hartuko dute jaia: 20:00etan, Beheko Plaza eta L'Escala (Girona) herriko Cor Indika abesbatzen kontzertua izango da Komentuan. 22:30etik aurrera, aldiz, Bertsio gaua egingo dute txosnen eremuan. Soziedad Alkoholika, Rage Against the Machine, Piperrak, Zartako eta Neil Young bezalako talde edo abeslarien bertsioak joko dituzte herriko taldeek.

Egitarauarekin jarraituta, bihar, larunbata, 11:30etik aurrera, XV. Olagarro-zopa lehiaketa egingo da Gurrutxaga plazan. Ondoan, Odieta frontoian, 12:30etik aurrera, Echo bailarako elkarteko Los Picadores kideek enborrak mozteko ikuskizuna eskainiko dute.

Eguraldia lagun bada, behintzat, jende andana joango da aurten ere Itzurun hondartzara igande goizeko zaldi lasterketak ikustera. 12:00etan hasiko da lehiaketa hori. Kirolarekin jarraituta, arratsaldean, 18:00etatik aurrera, trainerillen XXXIII. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako IV. estropada jokatuko dira.

Igande gauerdian amaituko dira aurtengo San Telmo jaietako ekitaldiak, Kofradiako banderaren jaitsierarekin. Zapiak kendu eta alkandora garbigailura sartzeko unea izango da hori.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide