Marearteko zabalgunera bisita gidatuak eskainiko ditu Geoparkeak asteburuan

Baleike.Eus 2016ko api. 5a, 09:48

Datorren asteburuan marea biziak izango ditugu gure kostaldean. Hori dela eta, itsasbehera aprobetxatuz, Geoparkeak marearteko zabalgunera lau bisita gidatu eskainiko ditu larunbatean eta igandean.

Urteko itsasbeherarik baxuenetakoak aprobetxatuz, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, beste proposamen batzuen artean, marearteko zabalgunea deskubritzeko bisita gidatuak antolatu ditu larunbaterako eta iganderako, hilak 9 eta 10. Marearteko gunea flyscheko itsaslabarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua da. Bisita honek harritu egingo du bisitaria, ingurune honen edertasun eta aberastasunagatik. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzarekin, bisitariek marearteko guneko ekosistema aberatsa ezagutzeko aukera izango dute: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak… Irteera hau publiko zabalari eta 8 urtetik gorako haurrak dituzten familiei dago zuzenduta. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura eramatea. Jarraitu albistea irakurtzen Baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide