Urola Kostako Euskadi Gastronomika klubeko kideek batzarra egingo dute asteartean

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 4a

[caption id="attachment_292891" align="aligncenter" width="300"]Bisigua parrillan erreta kostaldeko gastronomiaren ikurretako bat. (Aiora Larrañaga) Bisigua parrillan erreta kostaldeko gastronomiaren ikurretako bat. (Aiora Larrañaga)[/caption] Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Euskadi Gastronomika klubeko kideek batzarra egingo dute 09:30ean Getariako Ulpiano Etxean. Elkartearen egoera eta 2016ko ekintza plana hizpide izango dituzte, eta Kosta Gastronomika ekimenaren aurkezpena egingo dute. Euskadi Gastronomika ekimena 54 enpresek osatzen dute eta gastronomiarekin harremana duten zerbitzu turistikoak harremanetan jartzen dituzte bertan, denen artean eskaintza osatua eta kalitatezkoa eskaintzeko. Bertan parte hartzen dute ostatu espezializatuek, jatetxeek, erretegiek, sagardotegiek, pintxo tabernek, bisitatu daitezken industriek, gourmet dendek, gozotegiek, nekazal eta abere ustiategiek, eta eskualdeko turismo bulegoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide