Milagros Urbietak (eserita) igoko du bandera gaur, Kofradian. Argazkian, Jexux Urbieta, Maixa Osa eta Antton Urbietarekin (Baleike)
Zumaian pasa den ostiralean hasi zituzten San Telmo jaiak, eta datorren asteburua bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Gaur eguerdian haurren danborradaren txanda da, eta helduen danborrada berezia izango da iluntzean (22:30).
Milagros Urbieta arrantzale ohiak igoko du bandera, Kofradian, gauerdian.
Bihar, berriz, San Telmo Eguna ospatuko dute.
APIRILAK 3, IGANDEA
11:30ean, Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
11:00etatik 14:00etara, Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XVIII. Scalextric txapelketa.
11:30ean, Maddalen eta Jagoba trikitilariak.
12:00etan, Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.
Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak.
12:30ean, Trikitxas bikotearen kalejira.
17:00etan, udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak.
17:00etatik 19:00etara Oxforden Scalextric saio gehiago.
18:00etan, Trikitxas bikotearen kalejira.
18:30ean, Plazan hasita, Beti Jai Fanfarrea.
19:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, hasita Tarumba perkusio kalejira.
22:30ean, Txosna eremuan kontzertua: Guri 5!
22:30ean, Danborrada Berezia.
22:30ean, Kofradian, dantzaldia Drindots taldearekin.
Gauerdian, Kofradia, Bandera igotzea Milagros Urbieta arrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.
Danborrada amaitutakoan berbena Drindots taldearekin Kofradiako plazan.
ASTELEHENA 4, SAN TELMO EGUNA
10:00etan, Alkate-soinua udaletxe aurretik parrokiara.
10:15ean, prozesioa San Telmo ermitara.
10:30ean, meza nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.
Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
12:00etan, Ondartxon hasita Joxe Mendizabalekin kantu-kalejira
12:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan Gorritiren saioa.
16:30ean, Ondartxo plazan Kulkirekin haurrentzat jolasak
17:00etan, Odieta pilotalekuan, pilota partiduak
18:00etan, Iraunkorrak txaranga Plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar
19:00etan, Dantzaldia Kofradian, Lotxo taldearekin
22:30ean, Lotxo taldearen bigarren emanaldia Kofradian
APIRILAK 8, OSTIRALA
18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta.
20:00etan, Komentuan, kontzertua: Beheko Plaza Abesbatza (Zumaia) eta Cor Indika (L´Escala-Girona)
22:30ean, txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
APIRILAK 9, LARUNBATA
11:30ean, Haur jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.
Bertan, Leire Zumeta eta Amaia Arza trikitilarien saioaren hasiera.
11:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XV. Lehiaketa.
Ekitaldia alaitzeko Laja II eta Jon Elustondo trikitilariak.
12:00etan, Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Cor Indika abesbatzen saioa.
12:30ean, Odietan enbor-mozte ikuskizuna: Los Picadores de la Val d´Echo.
14:30ean, Txosna eremuan, bazkaria.
17:30ean, Eusebio Gurrutxagan, haurrentzat zirko tailerra eta txokolate-jana.
18:30ean, Jainekin txaranga.
22:30ean, Txosna eremuan, kontzertuak: La Inkilina, McOnak, Tajon Prieto y los Huajalotes.
22:30ean, Kofradian Arima Eroa disko festa.
APIRILAK 10, IGANDEA
09:30ean, Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira herrian zehar.
12:00etan, Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa.
Ordu berean, The Joselontxos txaranga.
Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera.
17:00etan, Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia: Tomaxen Abenturak: Festara!!!
18:00etan, Trainerillen estropadak, XXXIII. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako IV. estropada.
18:00etan, The Joselontxos txaranga.
19:00etan, Kofradian, erromeria Obaneuke taldearekin.
22:30ean, Obaneuke taldearen bigarren saioa.
Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.