Zumaiako Flysch Trail lehiaketan izena emateko epea apirilaren 1ean irekiko dute taldeentzat; eta maiatzaren 2an, norbanakoentzat. Kirolprobak.com atarian jarriko dute inskripzioa egiteko aukera. Klubek, gehienez, 350 kirolarirentzat izango dute lekua. Norbanakoen kasuan, mendi lasterketa nagusirako 150 leku daude, eta 200 herrikoirako. Kopurua lehenago betetzen ez bada, ekainaren 29a bitartean egongo da zabalik.
Uztailaren 3an da Zumaiako VII. Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa. Iaz bezala, bi distantzia izango dira: Helduen lasterketa, 42,230 kilometroko ibilbidea, 2.200 metroko garaiera positiboa eta 613 metroko gehiengo altuera duena; eta gazteen eta herriko lasterketa, 21,630 kilometroko ibilbidea, 850 metroko garaiera positiboa eta 210 metroko gehiengo altuera duena.
Informazio gehiago,
baleike.eus atarian.