Hileko azken ostiraleko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur herriz herri

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 25a

Azkoitian, Azpeitian, Errezilen, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian egingo dituzte, arratsalde eta iluntze partean.

Azkoitiko giza sarea. (Hitza) Sare Herritarrak deituta, euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, hileko azken ostirala izaki, eskualdean. Honakoak dira udalerriak eta orduak, herriz herri:
  • Azkoitia: 19:00etan, giza-katea udaltexe plazan
  • Azpeitia: 19:00etan, plazan.
  • Errezil: 22:00etan.
  • Getaria: 19:30ean, udaletxe aurrean.
  • Orio: 20:00etan, plazan.
  • Zarautz: 19:45ean, udaletxeko plazan.
  • Zestoa: 20:00etan, herriko plazan.
  • Zumaia: 20:00etan, Erribera kalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide