Autobus zerbitzu bereziak jarri dituzte, herriz herri, Zarauzko garagardo azoka dela-eta

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 23a

Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Getaria, Orio, Zestoa eta Zumaiatik egongo dira autobusak.

Eskualdeko txoko guztietatik egongo dira autobus bereziak Zarauzko garagardo azokara joateko. Gaur hasi, eta astelehenean bukatuko da azoka, baina ostegun, ostiral eta larunbaterako prestatu dute zerbitzua. Azkoititik hasita, Zarautzera doan autobusak –hau da, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Aizarnazabaldik igarotzen denak– honako ordutegia izango du ostegunean, ostiralean eta larunbatean:
  • Azkoititik Zarautzera: 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan.
  • Zarauztik Azkoitira: 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan.
Zumaiatik Zarautzera joateko, Getariatik pasatuta, honako zerbitzuak daude: Ostegunean eta ostiralean
  • Zumaiatik Zarautzera: 23:00etan, 01:00ean, 03:00etan eta 05:00etan.
  • Zarauztik Zumaiara: 23:45ean, 1:45ean, 3:45ean eta 5:45ean.
Larunbatean
  • Zumaiatik Zarautzera: 23:00etan, 0:00etan, 01:00ean, 2:00etan, 3:00etan, 4:00etan eta 5:00etan.
  • Zarauztik Zumaiara: 0:45ean, 1:45ean, 2:45ean, 3:45ean, 4:45ean, 5:45ean eta 6:45ean.
Oriotik Zarautzera joateko, honako ordutegiak jarri dituzte: Ostegunean eta ostiralean
  • Oriotik Zarautzera: 23:35ean, 01:35ean, 03:35ean eta 05:35ean.
  • Zarauztik Oriora: 23:15ean, 01:15ean, 03:15ean eta 05:15ean.
Larunbatean
  • Oriotik Zarautzera: 0:35ean, 1:35ean, 2:35ean, 3:35ean, 4:35ean, 5:35ean eta 6:35ean.
  • Zarauztik Oriora: 0:15ean, 1:15ean, 2:15ean, 3:15ean, 4:15ean, 5:15ean eta 6:15ean.
Larunbatean ordu aldaketa izango da, eta autobus zerbitzuek errespetatu egingo dute aldaketa hori. 02:00etan, 03:00etara aurreratuko dute ordua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide