Zumaiako Udala garbiketa ordenantza berria prestatzen hasiko da aurki. Pankartak, pintadak eta kartelak arautuko ditu
ordenantza berriak, besteak beste. Erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, herriko elkarte zein eragileekin partekatuko ditu ordenantza berriaren nondik norakoak, eta adierazpen askatasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituela azaldu du; betiere, segurtasuna, ingurumena eta hiri-paisaia errespetatuz.
Irakurri udalaren oharra
baleike.eus webgunean.