31 lagunekin hasiko du denboraldia Zumaiako Triatloi taldeak

Urola Kostako Hitza 2016ko martxoaren 21a

Sei kirolari berri dituzte taldean. Aurki hasiko dira duatloi eta triatloiko denboraldiak, eta lehiarako gogotsu dago Zumaiako taldea.

Zumaiako Triatloi Taldeak 31 kirolarirekin hasiko du denboraldia. Zuzendaritza batzordeak adierazi duenez, "gustura" daude kopuru horrekin. Sei kirolari berri batu zaizkie taldera, "gogo handiarekin". Dena den, taldeko kide izateko, oraindik izena eman daiteke zumaiako.triatloi.taldea@gmail.com helbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide