Iaz ere Euskal Herriko Itzulia eskualdetik igaro zen. (Hitza)
Euskal Herriko 56. Txirrindulari Itzulia jokatuko da apirilaren 4tik 9ra bitartean, eta eskualdean barrena igaroko da. Apirilaren 7an esaterako, 4. etapa Orioko hondartza inguruan bukatuko da; Lesakan abiatuko dute etapa txirrindualriek, eta eskualdeko hainbat txoko igaro ondoren Orion emango zaio amaiera egun horretako jardunaldiari. Hurrengo genuean, apirilaren 8an, Aia-Orio tren geltokiko biribilgunean hasiko da 5. etapa, eta N-634 errepidea hartuta Zarautz, Getaria eta Zumaia zeharkatu, eta Itziarrerako bidea hartuko dute Eibarko Arrate gainean etapari amaiera emateko.