Meskitak ateak irekiko dizkie herritarrei igandean, bertan egiten diren jardueren berri emateko

Baleike 2016ko martxoaren 16a

Bakea kultur elkarte islamikoak San Jose kalean duen meskitako ateak irekiko dizkie herritar guztiei eta, bereziki, Goiko Plaza inguruan bizi direnei. Bertan egiten dituzten jardueren berri emango dute, igandean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Bakea kultur elkarte islamikoak San Jose kalean duen meskitako ateak irekiko dizkie herritar guztiei igandean, 11:00etatik 13:00etara. Bertan egiten dituzten jardueren berri emango diete zumaiarrei, eta, bereziki, Goiko Plazaren inguruko bizilagunei. Igandean, 11:00etan hasita, hitzaldi labur bat eskainiko dute. Ondoren, tea eta pasta arabiarrak emango dizkiete bertaratzen direnei. Zumaiako musulmanak elkartzen dira Bakea kultur elkartean, eta, eguneko errezuak egiteaz gain, arabiera ikasteko aukera izaten dute bertan haurrek. "Zumaiarrak gara eta musulmanak. Igandeko ekitaldiaren bitartez, gure kultura ezagutarazi nahi dugu", azaldu du Mussin Akrikez Bakeako kideak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide